XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrekariak

Benito Menniren helduera Espainiara

San Juan de Dios Ordena ia desagertua zegoen 1835. urteko exklausurazio legeak zirela eta.

Egoera hau larriagotu egin zen Espainiako Kongregazioko azken Generalaren, Aita José Bueno Villagrán heriotzarekin 1850eko martxoan.

Gauzak horrela, Aita Benito Menni 1867an heldu zen Espainiara, Italiako Ordenaren Kongregazioko Generalak, Aita Juan Maria Alfieri Erreberendoa, bidalia.

Benito Mennik eginkizun bakarra, baina gogorra, zeukan Espainiara iristean: Ordena berrezartzea.

Horretarako zutik geratu zitezkeen ospitale zaharren ondarrak jaso eta bizirik zirauten erlijiosoak batu zituen, fundazio berriak aurrera eramateko asmoz.

1867ko abenduaren 14an, Benito Mennik ofizialki burutu zuen Ordenaren Berrezartzea Espainian: Bartzelonan, haur txiro gaixoentzako lehenengo eritetxea zabaldu eta bedeinkatu baitzuen.

Bigarren karlistada eragin zuten gertaera politikoak zirela eta, erlijio jazarpena areagotu egin zen eta honek instituzio erlijiosoei arazoak ekarri zizkien bizirik jarraitzeko.

Sortu zen egoeraren aurrean, Benito Mennik Bartzelona utzi behar izan zuen eta Marseillara alde egin zuen. 1873.urtea zen.

Marseillan izan zen bitartean, Benito Mennik Gurutze Gorriko Espainiar Biltzarreko inspektore nagusia, Nicasio de Landa, ezagutu zuen.

Mennik bere burua eskaini zion Espainiara joateko, elkarte altruistako partaidetzat, gerran zauritutakoak sendatzeko asmoz.

Narciso Domenech, Nonito Blanch, Sebastián Martí, Jaime Rovira eta Rafael Anacabe Anaiekin batera, Benito Menni 1874ko otsailean sartu zen berriro Espainian.

Gurutze Gorrian egin zuen lanari esker, Euskadi eta Nafarroako kanpainako ospitale batzuk ezagutu zituen.